Edukira joan

Detroit

Detroit
Detroit
Détroit
Ameriketako Estatu Batuetako hiria
Administrazioa
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Estatua Michigan
County of MichiganWayne konderria
AlkateaMary Sheffield
Izen ofizialaDetroit
Jatorrizko izenaDetroit
Détroit
Posta kodea48201, 48202, 48204 eta 48205
FIPS kodea26-22000
Geografia
Koordenatuak42°19′54″N 83°02′51″W / 42.3317°N 83.0475°W / 42.3317; -83.0475
Mapa
Azalera370,028011 km²
Altitudea183 m
MugakideakWindsor eta Dearborn
Demografia
Biztanleria639.111 (2020ko apirilaren 1a)
Dentsitatea1.727 bizt/km²
Etxebizitzak270.446
Informazio gehigarria
Sorrera1701
Telefono aurrizkia313
Hiri senidetuakMinsk, Toyota, Turin, Bukarest, Chongqing, Dubai, Kitwe, Nassau, Basora eta Dubai
detroitmi.gov

Detroit (dɪˈtrɔɪt) (frantsesezko Détroit edo «itsasarte», [detʁwa], izenetik ekarria) Ameriketako Estatu Batuetako hiri bat da, Michigan estatukoa.

Giza biztanleen kopuruari begiratuz gero, Estatu Batuetako hiri jendetsuenetan hamaikagarrena da, eta Michigango jendetsuena, 2012ko erroldan 701.475 biztanle baitzituen. Detroit Wayne konderriko hiriburua ere bada.

Hiriko industria nagusia automobilgintza da, Estatu Batuetako autogintza industriaren gune nagusia baita.

Banaketa administratiboa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Zazpi auzuneak

Detroitek zazpi auzune dauzka:

  • Downtown
  • Midtown
  • New Center
  • North
  • East (East Upper, East Central eta East Lower)
  • West (West Upper eta West Central)
  • Southwest / Near West

1701ean Antoine Laumet de La Mothe Cadillaceko jaunak hiria eratu zuen Huron eta Erie aintzirak lotzen dituen Detroit ibaiaren ertzean. XVIII. mendean, Luis XIV.a erregeak lurrak eskaini zituen eta herriko biztanleria pixkanaka hazi zen; horrela, 1765ean New Orleans eta Montreal bitartean zegoen herririk handiena zen. 1778an Detroitek 2144 biztanle zituen eta Quebeceko probintziako hirugarren hiririk handiena zen. 1760ko Frantzia eta Indiako gerran Erresuma Batuak Detroit bereganatu zuen eta azkenik 1796an Jayko tratatuaren bidez Ameriketako Estatu Batuetako hiri bihurtu zen.

1805etik 1847ra Michigan estatuko hiriburua izan zen. 1904an Henry Fordek Ford Motor Company sortu zuen hiri honetan. Automobilgintza sektoreak milaka langile behar zituen herrialde osoan saltzen ziren milaka autoak eraikitzeko eta biztanleria azkar hasi zen XX. mendearen hasieran. Biztanle berri haietako batzuk AEBetako hegoaldetik etorritako beltzak ziren. 1940ko hamarkadan hainbat istilu izan ziren zuri eta beltzen artean, izan ere, langile zuri gehienak beltzekin lan egitearen aurka zeuden. Istilurik larrienak 1943an Packard Motor lantegian gertatu ziren eta guztira 34 pertsona hil ziren.

1950eko hamarkadatik aurrera herrialde osoan eraikitako autobide sareak kotxearen erabilera asko handitu zuen Ameriketako Estatu Batuetan eta horrekin batera kotxeen produkzioa hamarkoiztu egin zen. 1950eko hamarkadaren hasieran Detroit Estatu Batuetako laugarren hiria zen eta Michigan estatuko biztanleriaren hiru heren bertan bizi zen. XX. mendearen bigarren zatia desberdina izan zen erabat, automobilgintza sektoreko enpresek pixkanaka produkzioa soldata merkeagoak eskaintzen zituzten herrialdeetara bideratu zuten eta produkzioa jaisten hasi zen Detroit inguruko lantegietan.

Ekonomiaren gainbehera honi lotuta berriz ere zuri eta beltzen arteko istilu etnikoek tentsioa eragin zuten herritarren artean. 1967an berriz ere 43 pertsona hil ziren eta poliziak milaka atxilotu zituen. Estatu Batuetako ipar-ekialdeko hiri gehienetan gertatu bezala, biztanle zuriak Detroit inguruko herrietara joan zen, hiriko indarkeria eta ezegonkortasun egoeratik ihesi. 50 urteko epean hiriko biztanleri zuria %95 jaitsi zen eta gutxiengo ziren beltzak gaur egun biztanleriaren %82 dira. Biztanleri galera horrek Detroiteko udalaren diru-sarrerak kaltetu ditu eta hiria berreraikitzeko hainbat ekimen egin arren, biztanleri galera areagotu egin zen.

2013ko uztailaren 18an udalak porrot egin zuen[1].

    Datu klimatikoak (Detroit)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 19 21 29 32 35 40 41 40 38 33 27 21 41
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 0 2 8 15 21 26 29 27 23 16 9 2 15
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -8 -6 -2 4 9 15 17 17 12 6 1 -5 5
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -29 -29 -20 -13 -3 2 6 3 -2 -8 -18 -24 -29
Pilatutako prezipitazioa (mm) 50 51 58 74 86 89 86 76 83 64 71 62 848.6
Prezipitazio egunak (≥ 0.01 in) 13.1 10.6 11.7 12.2 12.1 10.2 10.4 9.6 9.5 9.8 11.6 13.7 134.5
Elur egunak (≥ 0.1 in) 10.6 8.3 5.5 1.6 0 0 0 0 0 0.2 2.3 8.4 36.9
Eguzki orduak 120.9 138.4 186.0 216.0 275.9 303.0 316.2 282.1 228.0 176.7 105.0 86.8 2435.0
Iturria: NOAA

Detroitek hazkunde demografiko handia izan zuen XIX. mendean eta batez ere XX. mendearen lehen zatian. Hirian garatutako automobilgintza industriak milaka pertsona erakarri zituen eta 1950ean Ameriketako Estatu Batuetako laugarren hiririk jendetsuena zen. General Motors, Ford eta Chrysler enpresek autoen produkzioa pixkanaka atzerrira eramateak eta aldaketa demografikoek, ekonomian eragin nabarmena izan zuten eta XX. mendearen bigarren zatian hiriak biztanleriaren erdia baino gehiago galdu du.

2020ko Ameriketako Estatu Batuetako erroldaren arabera 639.111 biztanle zeuden. Batez besteko adina 34,9 urtekoa zen ( Michigango mapa), 33,6 urtekoa gizonezkoen artean eta 36,0 urtekoa emakumezkoen artean. Biztanleen % 24,9 18 urtetik beherakoak ziren eta % 13,7 65 urtetik gorakoak. 100 emakumeko, 91,9 gizon zeuden, eta 18 urtetik gorako 100 emakumeko, 88,4 gizon zeuden adin-talde horretan.[2][3]

Detroiteko gune metropolitarra sei konderrik osatzen dute eta 2010eko erroldaren arabera 4.296.250 biztanle bizi dira bertan, AEBetako hamahirugarren gune metropolitarra. Kanadan dagoen Windsor hirian kontuan hartuta biztanleria 5.700.000 ingurukoa da.

Heriotzak jaiotzak baino txikiagoak izateak, galera demografikoa txikitzen laguntzen du.

BiztanleriaUrtea0300.000600.000900.0001.200.0001.500.0001.800.0002.100.000180018501900195020002050Biztanleria Datu hauek Wikimedia Commonsetik eskuratu dira, AEBko Errolda Bulegotik (U.S. Census Bureau). Grafikoa hemen alda daiteke. Azken 5 urteak (2021-2025) estimazioak dira; gainerakoak errolda historikoetatik datoz, hamarkada bakoitzean egiten direnak.

Biztanleria-piramidea 2020
Guztira: 306.147 gizon, 332.964 emakume
%GizonakAdinaEmakumeak%
0.95
 
85+
 
1.94
1.02
 
80-84
 
1.68
1.91
 
75-79
 
2.57
3.31
 
70-74
 
4.01
4.67
 
65-69
 
5.25
6.25
 
60-64
 
6.13
6.22
 
55-59
 
6.07
6.21
 
50-54
 
5.99
6.13
 
45-49
 
6.05
5.70
 
40-44
 
5.73
5.86
 
35-39
 
5.97
7.28
 
30-34
 
7.40
8.19
 
25-29
 
8.20
7.00
 
20-24
 
6.71
7.14
 
15-19
 
6.60
7.37
 
10-14
 
6.57
7.56
 
5-9
 
6.67
7.22
 
0-4
 
6.47
Iturria: Datu hauek AEBko Errolda Bulegotik (U.S. Census Bureau) eskuratu dira, 2020ko zentsutik (DHC, P12 taula)[4]

Arraza eta etnizitatea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020ko Ameriketako Estatu Batuetako erroldaren arabera, udalerrian 639.111 biztanle zeuden. Herritarren % 8,0 hispano edo latinoa zen, edozein arrazakoak[oh 1]. Ez-hispanoen artean % 10,3 zuria zen, lekuko biztanleria osoaren % 9,5[oh 2]; % 83,9 beltza edo afroamerikarra zen, lekuko biztanleria osoaren % 77,2; % 1,7 asiarra zen, lekuko biztanleria osoaren % 1,6; % 3,3 bi arraza edo gehiago zen, lekuko biztanleria osoaren % 3,0; % 0,2 amerindiarra edo Alaskako natiboa zen, lekuko biztanleria osoaren % 0,2; eta % 0,5 bestelako arraza bat zen, lekuko biztanleria osoaren % 0,5.[oh 3][5]

Arraza/etnia Michigango mapa
Etnizitatea
2000
95,0 %
2010
93,2 %
6,8 %
2020
92,0 %
8,0 %
Ez-hispanoa edo ez-latinoa Hispanoa edo latinoa
Arraza (ez-hispanoak)
2000
12,3 %
81,6 %
2010
8,4 %
88,2 %
2020
10,3 %
83,9 %
Zuria Beltza edo afroamerikarra Asiarra Bi arraza edo gehiago Amerindiarra edo Alaskako natiboa Hawaiiko edo Ozeaniako uharteak Bestelako arraza bat

Jaioterriari dagokionez, biztanleen % 77,1 estatu berean jaiotakoak, % 15,2 beste estatu amerikar batean jaiotakoak eta % 6,6 atzerrian jaiotakoak (atzerritarrak) ziren.[oh 4] Atzerritarren artean, % 44,6 AEBko herritar naturalizatuak ziren eta % 55,4 ez ziren herritarrak. Jatorriari erreparatuta, atzerritarren gehiengoa Latinoamerikan jaiotakoa zen (% 45,4, biztanleria osoaren % 3,0); ondoren Asian (% 40,4, % 2,7), Afrikan (% 7,7, % 0,5), Europan (% 3,8, % 0,3) eta Ipar Amerikan (% 2,5, % 0,2).[oh 5][6]

Jaioterria eta jatorria Michigango mapa
Jaioterria
77,1 %
15,2 %
6,6 %
Estatu berean Beste estatu batean Beste (Puerto Rico, e.a.) Atzerrian
Atzerritarren herritartasun-egoera
44,6 %
55,4 %
Naturalizatua Ez-herritarra
Atzerriko jatorria, kontinentea
45,4 %
40,4 %
7,7 %
Latinoamerika Asia Afrika Europa Ipar Amerika Ozeania

Etxebizitza eta etxeguneak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerrian 309.913 etxebizitza zeuden, horietatik % 82,0 okupatuta eta % 18,0 hutsik.[7] Okupatutako etxebizitzen artean, % 45,8 jabeek okupatutakoak ziren eta % 54,2 errentan hartutakoak.[3] Udalerrian 254.275 etxegune zeuden guztira, horietatik % 55,9 familia-etxeguneak ziren eta % 44,1 familiarik gabekoak. Familia-etxeguneen artean, % 33,2 ezkondutako bikoteek osatzen zituzten eta % 66,8 bestelako familia motek. Familiarik gabeko etxeguneen artean, % 85,3 pertsona bakarrik bizi ziren eta % 14,7 beste norbaitekin, ahaiderik gabe.[8] Talde-bizilekuetan bizi ziren 11.436 pertsona (biztanleria osoaren % 1,8); horietatik 1.329 zuzentze- eta gazte-egoitzetan eta 3.413 unibertsitateko ikasleen egoitzetan bizi ziren.[7]

309.913etxebizitza
254.275okupatuak
11.436talde-bizilekuetan

Etxebizitzak Michigango mapa

116.382
137.893
55.638
Jabetzan (116.382) Alokairuan (137.893) Hutsik (55.638)

Etxegune motak

47.214
21.104
73.869
95.630
16.458
Ezkondutako bikotea (47.214) Gizon-burua (ezkontiderik gabe) (21.104) Emakume-burua (ezkontiderik gabe) (73.869) Bakarrik bizi (95.630) Beste norbaitekin (16.458)

Talde-bizilekuetako biztanleria

1.329
3.413
6.694
Zuzentze- eta gazte-egoitzak (1.329) Unibertsitateko egoitzak (3.413) Beste (6.694)

Hezkuntza-maila

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

25 urtetik gorako biztanleen artean, % 83,3k batxilergo-titulua edo goragokoa zuten, % 18,1k unibertsitate-gradua edo goragokoa zuten eta % 7,3k graduondoko titulua (masterra, titulu profesionala edo doktoretza) zuten.[9]

Etxeguneen errenta mediana 39.938 $ zen ( Michigango mapa), eta familiena, 49.398 $. Per capita errenta 24.594 $ zen. Biztanleriaren % 32,7 pobrezia-atalasetik behera zegoen.[10] Etxeguneen artean, % 13,2k 10.000 $ baino gutxiagoko errenta zuten, eta % 2,8k 200.000 $ edo gehiagoko errenta zuten.[11]

39.938 $etxegunearen errenta mediana
49.398 $familiaren errenta mediana
24.594 $biztanleko errenta
% 32,7pobrezian

Etxeguneen errenta banaketa

% 13,2
% 10,0
% 6,1
% 7,0
% 8,1
% 9,2
% 6,3
< 10.000 $ — % 13,2 (34.062) 10.000-14.999 $ — % 10,0 (25.704) 15.000-19.999 $ — % 6,1 (15.792) 20.000-24.999 $ — % 5,9 (15.198) 25.000-29.999 $ — % 4,7 (12.168) 30.000-34.999 $ — % 5,2 (13.299) 35.000-39.999 $ — % 5,0 (12.918) 40.000-44.999 $ — % 5,2 (13.499) 45.000-49.999 $ — % 4,6 (11.799) 50.000-59.999 $ — % 7,0 (18.017) 60.000-74.999 $ — % 8,1 (20.935) 75.000-99.999 $ — % 9,2 (23.700) 100.000-124.999 $ — % 6,3 (16.249) 125.000-149.999 $ — % 3,4 (8.761) 150.000-199.999 $ — % 3,3 (8.582) ≥ 200.000 $ — % 2,8 (7.315)

Detroitar ospetsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herri eta hiri senidetuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Detroit ondorengo herri eta hiriekin senidetuta dago:

  1. ↑ Hispano edo latinoak edozein arrazatakoak izan daitezke.
  2. ↑ Bigarren ehunekoa lekuko biztanleria osoaren gainean kalkulatuta dago, ez soilik hispano ez direnen taldearen gainean. Hispanoak edozein arrazatakoak izan daitezke.
  3. ↑ Arraza-kategoria hauek Ameriketako Estatu Batuetako Zentsu Bulegoak eta Kudeaketa eta Aurrekontu Bulegoak (OMB) ezarritako sailkapen administratiboak dira, ez sailkapen zientifikoak.
  4. ↑ Puerto Ricon jaiotakoak eta atzerrian edo AEBko uharte-eremuetan guraso estatubatuarren seme-alaba gisa jaiotakoak jatorriz estatubatuartzat hartzen dira, eta ez dira atzerrian jaiotakotzat zenbatzen.
  5. ↑ Lehen ehunekoa atzerrian jaiotako biztanleriaren gainean kalkulatuta dago; bigarrena, parentesi artean, udalerriko biztanleria osoaren gainean.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ (Ingelesez) Creditors to fight Detroit insolvency claim. (kontsulta data: 2013-07-20).
  2. ↑ (Ingelesez) «2020 Census Demographic and Housing Characteristics File (DHC): Table P12, Sex by Age» U.S. Census Bureau (kontsulta data: 2026-09-02).
  3. 1 2 (Ingelesez) «2020 Census Demographic Profile: Table DP1, Median Age and Housing Tenure» U.S. Census Bureau (kontsulta data: 2026-09-02).
  4. ↑ (Ingelesez) «2020 Census Detailed Demographic and Housing Characteristics File A (Detailed DHC-A)» U.S. Census Bureau (kontsulta data: 2026-08-31).
  5. ↑ (Ingelesez) «2020 Census Detailed Demographic and Housing Characteristics File A (Detailed DHC-A)» U.S. Census Bureau (kontsulta data: 2026-08-31).
  6. ↑ (Ingelesez) «American Community Survey 5-Year Estimates: Place of Birth by Nativity and Citizenship Status (Table B05002)» U.S. Census Bureau (kontsulta data: 2026-09-02).
  7. 1 2 (Ingelesez) «2020 Decennial Census Redistricting Data (Public Law 94-171)» U.S. Census Bureau (kontsulta data: 2026-09-02).
  8. ↑ (Ingelesez) «2020 Census Demographic and Housing Characteristics File (DHC): Table P16, Households by Type» U.S. Census Bureau (kontsulta data: 2026-09-02).
  9. ↑ (Ingelesez) «American Community Survey 5-Year Estimates: Table B15003, Educational Attainment for the Population 25 Years and Over» U.S. Census Bureau (kontsulta data: 2026-09-03).
  10. ↑ (Ingelesez) «American Community Survey 5-Year Estimates: Tables B19013 (Median Household Income), B19113 (Median Family Income), B19301 (Per Capita Income), and B17001 (Poverty Status in the Past 12 Months)» U.S. Census Bureau (kontsulta data: 2026-09-03).
  11. ↑ (Ingelesez) «American Community Survey 5-Year Estimates: Table B19001, Household Income in the Past 12 Months» U.S. Census Bureau (kontsulta data: 2026-09-03).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]