Dietrich Buxtehude
| Dietrich Buxtehude | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Helsingborg, 1637 |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Lübeck, 1707ko maiatzaren 9a (69/70 urte) |
| Hobiratze lekua | Lübeck |
| Familia | |
| Aita | Hans Jensen Buxtehude |
| Ezkontidea(k) | Anna Margaretha Tunder (1667 - |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | latina alemana daniera |
| Irakaslea(k) | Johann Theile |
| Ikaslea(k) | ikusi
|
| Jarduerak | |
| Jarduerak | konpositorea, organista eta church musician (en) |
| Lantokia(k) | St. Mary's Church Lübeck (en) |
| Mugimendua | musika barrokoa |
| Musika instrumentua | organoa |
| dietrich-buxtehude.org | |
Dietrich Buxtehude (Helsingborg, 1637 – Lübeck, 1707ko maiatzaren 9a) alemaniar-daniar barrokoko musikagile eta organista izan zen.
Jaiolekuari eta jaiotegunari buruzko zalantzak daude, baina gaur egun gehienek uste dute 1637an jaio zela Helsinborgen, orduan Danimarkako erresumaren zati zena. Dieterich organo-jotzaile baten semea izan zen eta bera organista izan zen Helsingborgen (1657-1658) eta ondoren Helsingørren (1660-1668).
Franz Tunderren alabarekin ezkondu zen, Lübeckeko Marienkirche elizako organista zena, eta 1668an aitaginarrebaren postua heredatu zuen. 1673an, elizan 1810era arte egin ziren Abendu Kontzertuak antolatzen hasi zen.
Ahots eta organorako obrak konposatu zituen, Alemania iparraldeko organo eskolako estilo tipiko batean. XVII. mendeko konpositore garrantzitsuenetakotzat jotzen da eta bere estiloak Johann Sebastian Bach eta George Frideric Handelen estiloetan eragina izan zuen.