Edukira joan

Jukebox

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jukebox
automata, audio equipment (en) Itzuli eta coin-operated device (en) Itzuli

Jukebox musika erreproduzitzen duen gailu partzialki automatizatu bat da. Eskuarki, txanponak edo billeteak sartuz lan egiten duen makina bat izaten da, eta abestiak edo bideoak hautatzeko aukera ematen du, ondoren erreproduzitzeko. Metro eta erdiko altuerakoak izan ohi dira, goiko aldea biribildua izaten dute eta kolorezko argiztapena aurrealdean eta alde bertikaletan. Hala ere, makina trinkoagoetara eboluzionatu dute, eta hormetan muntatzeko erraztasuna dute, baina bereizgarri duten dekorazio-argiztapena mantentzen dute. Lehen, botoitegi baten bidez aukeratzen ziren gaiak, eta, konbinazio baten bidez, abesti espezifiko bat adieraz zitekeen disko-zerrenda batean. Orain ukipen-pantaila duen monitore baten bidez egiten da, eta nahi den abestia edo artista bilatzeko aukera ematen du, hura hautatzeko eta, ondoren, edukia erreproduzitzeko.

Jukeboxes nahiko ospetsu bilakatu ziren 1940 eta 1960ko hamarkaden artean, Wurlitzer, Seeburg, Rock-Ola edota AMI konpainiek sortutako modeloei esker.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ (Ingelesez) «The Rise and Fall of the Jukebox» Smithsonian Magazine.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]