Menosca
Itxura
| Menosca | |
|---|---|
| Aztarnategi arkeologikoa | |
| Historia | |
| Kultura | Barduliar, erromatar |
| Metropolia(k) | Antzinako Erroma |
Menosca barduliarren lurraldeko civitas bat izan zen, Ptolomeok aipatu zuena.[1] Haren kokapena ezezaguna da, baina zenbait ikerlarik Hernanin, Zarautzen, Getarian edo Donostian kokatu dute. Edonola ere, kostaldean zegoen, Deba eta Oiasso artean. Zarautz eta Getaria arteko eremuan antzekotasunak izan ditzakeen toponimo bakarra Meaga da[2].
Zarauzko indusketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Andre Maria parrokian edo Santa Maria La Real elizaren azpian egindako indusketa lanak 1997an hasi ziren. Horiei esker, Burdin Arotik aurrera topatutako aztarnak agertu ziren. Erromanizazio garaiko Gipuzkoako aztarnategi garrantzitsuenetariko bat dela esan eta dokumenta dezakegu, kalitate handiko eraikuntzak baitaude, Aroaren bukaeratik K.o. V. mendera arte doan okupazio-kronologian.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Emborujo, A., Ortiz de Urbina, E. & Santos, J.. (1992). «Reconstrucción paleogeográfica de autrigones, caristios y várdulos» Complutum (2): 449..
- ↑ Zaldua Etxabe, Luix Mari. (2020). Gipuzkoa antzinaroan : hizkuntzak eta eremu linguistikoak onomastikaren argitan. Euskaltzaindia, 26-46 or. ISBN 978-84-121889-6-7. PMC 1241067717. (kontsulta data: 2021-04-05).