Michel Nguyễn Khắc Ngữ
| Michel Nguyễn Khắc Ngữ | |||
|---|---|---|---|
1960ko azaroaren 24a - 1997ko abenduaren 30a - Jean-Baptiste Bùi Tuần (en) Elizbarrutia: Long Xuyêngo elizbarrutia | |||
| Bizitza | |||
| Jaiotza | Vân Đồn (en) | ||
| Herrialdea | |||
| Heriotza | Long Xuyên (en) | ||
| Hezkuntza | |||
| Hizkuntzak | vietnamera | ||
| Jarduerak | |||
| Jarduerak | apaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa | ||
| Ideologia eta sinesmenak | |||
| Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||
Michel Nguyễn Khắc Ngữ (vietnameraz: Micae Nguyễn Khắc Ngữ; Vạn Đồn, Thái Bình, 1909ko otsailaren 2a – Long Xuyên, 2009ko ekainaren 10a) vietnamdar elizgizon katolikoa izan zen, 1960tik 1997ra Long Xuyêngo apezpikua izan zena.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Michel Nguyễn Khắc Ngữ Vạn Đồnen jaio zen, Indotxinan, 1909an. 1922an Lạng Sơngo Santa Teresa apaizgaitegi txikian sartu zen[1] eta 1928an Luçonen (Frantzia) jarraitu zituen ikasketak. 1934ko ekainaren 29an apaiztu zen Luçongo apaizgaitegi nagusian. 1934tik 1938ra Lạng Sơngo apaizgaitegian irakatsi zuen eta 1940tik 1943ra bertako errektore izan zen. 1951n elizbarrutiko bikario jeneral bihurtu zen.[2]
1960ko azaroaren 24an, Joan XXIII.a aita santuak Long Xuyêngo elizbarruti berriko lehen apezpiku izendatu zuten. 1961eko urtarrilaren 22an apezpiku-ordenazioa jaso zuen Saigongo katedralean, Pierre Martin Ngô Ðình Thục artzapezpikuaren eskutik, eta apirilaren 4an hartu zuen kargua.[2] Vatikanoko II. kontzilioko saio guztietan parte hartu zuen.[3] Hainbat eraikin berri eraikitzeko agindu zuen, baina guztiak gobernu komunistak konfiskatu edo suntsitu zituen, katedrala izan ezik.[1]
1997ko abenduaren 30ean erretiratu zen, 36 urte baino gehiagoz elizbarrutia zuzendu ondoren.[2] 2009ko ekainaren 10ean hil zen, 100 urte zituela. Hil zenerako, Vietnamgo apezpiku zaharrena zen.[4]
Ondorengotza apostolikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Youhanan VIII.a Hormez artzapezpikua
- Isaie Jesu-Yab-Jean Guriel apezpikua (1795)
- Augustin Hindi artzapezpikua (1804)
- Joseph VI.a Audu partiarka (1825)
- Pierre Élie XII.a Abbolyonan patriarka (1874)
- Yousef VI.a Emmanuel II.a Thomas patriarka (1892)
- François David apezpikua (1910)
- Antonin-Fernand Drapier artzapezpikua (1929)
- Pierre Martin Ngô Ðình Thục artzapezpikua (1938)
- Michel Nguyễn Khắc Ngữ apezpikua[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 (Ingelesez) «Vietnam Bishop Dies a Witness of Persecution» Catholic Online 2009-06-12 (kontsulta data: 2025-10-17).
- 1 2 3 (Vietnameraz) «Cáo Phó: Ðức Cha Micae Nguyễn Khắc Ngữ qua đời hưởng thọ 100 tuổi» Vietnamese Missionaries in Asia (kontsulta data: 2025-10-17).
- 1 2 (Ingelesez) «Bishop Michel Nguyễn Khắc Ngữ †» Catholic Hierarchy (kontsulta data: 2025-10-17).
- ↑ (Ingelesez) J. B. An Dang. «Msgr. Michael Nguyen Khac Ngu, the oldest Vietnamese bishop, dies» PIME AsiaNews 2009-06-11 (kontsulta data: 2025-10-17).