Edukira joan

N-634

Wikipedia, Entziklopedia askea
N-634
Geografia
Terminusekialdea: Donostia
mendebaldea: Santiago de Compostela city (en) Itzuli
Luzera736 km
LurraldeaGipuzkoa, Bizkaia, Kantabria, Asturiasko Printzerria, Lugoko probintzia eta Coruñako probintzia
Mapa
Ezaugarriak
LoturakN-629
BI-30
SistemaEstatuko Errepide Sarea

 N-634  Donostiatik Compostelako Donejakuera doan errepide nazionala da. Bizkaia eta Gipuzkoa (bereziki Bilbo eta Donostia) lotzen dituen errepide nagusi bat izan da 20. mendetik, batez ere 1972 aurretik, orduan  A-8  autobidea alboan egiten hasi zirelako [1]. A-8ak eta AP-8ak hartzen dute 21. mendean N-634ren lehengo trafiko gehiena.

634 zenbaketa datorkio errepideari 1940ko Peña Plana deritzonari. Alfonso Peña Boeuf ingeniari eta ministroaren agindupean prestati zen izendapen sistema hori, baina nomenklatura eta kontaketa sistema Victorià Muñoz Oms ingeniariak diseinatu zuen.[2][3] N-634ari dagokionez, honela azaltzen dira zifrak:

  • 6 zifra errepide erradial sistemari zor zaio. Erradialaren alde batera (erlojuaren orratzen norabidean) dagoen aldean badago errepide baren hasieran, zenbaki hori darama. Kasu honetan N-1-tik oso gertu dago abiapuntua, baina ekialdera geratzen da doi-doi, eta N-6 Galiziako nazionaletik mendebaldera geratzen den sektorea da izatez.
  • 3. Bigarren zifrak adierazten du Madrildik errepidearen jatorria dagoen lekuraino dagoen distantzia lerro zuzenean, kilometrotan, eta zifra hori zati 100: 0 eta 99 km = 0, 100 eta 199 km = 1. Lasarte eta Donostiaren kasuan, 300-400 kilometrora daude Madrildik.
  • 4. Hirugarren zenbaki bide desberdinak bereizteko da, bereizgarri batekin: bikoitia bada zeharkako errepidea da, transbersala da, eta hau da kasua N-634an.

Lehenengo kilometroak Gipuzkoan ditu: Donostian hasi eta Gipuzkoako kostaldeko hainbat herri igaro ondoren, Orio, Zarautz, Getaria eta Zumaia kasu; Eibar eta Ermua artean Bizkaira igarotzen da, eta handik Durangaldea eta Bilbo handitik pasatzen da. Muskiztik Kantabriara urtetzen da. Asturias zeharkatu eta Galizian bukatzen da.

N-634ren bide originalak zenbait tokitan desbideratu zen 1979eko hamarkadan alboko A-8 egiteko.[1]

2026ko mapa ikuspegiak:

N-634 errepidearen lehen kilometroa Usurbilen.
N-634 Euskal Herrian.
Bide osoa Galiziaraino.


Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 (Gaztelaniaz) Mujika, Mikel. (2022-05-19). «La AP-8 cumple 50 años en Gipuzkoa» Noticias de Gipuzkoa (kontsulta data: 2026-05-31).
  2. Entrevista a Victoriano Muñoz Oms. .
  3. (Gaztelaniaz) C0mmun1Ty. (2023-04-14). «La Numeración de las Carreteras Españolas» vehículos DFSK MOTORS (kontsulta data: 2026-05-31).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]