Nadia Santini
| Nadia Santini | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | San Pietro Mussolino, 1954ko uztailaren 19a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | 2026ko azaroaren 2a (72 urte) |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | italiera |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | sukaldariburua |
| Lantokia(k) | Dal Pescatore (en) |
| Jasotako sariak | ikusi
|
Nadia Santini (San Pietro Mussolino, 1953 – 2026ko azaroaren 2a) italiar sukaldaria izan zen, batez ere Canneto sull'Oglioko (Lonbardia) Dal Pescatore jatetxeagatik ezaguna, Michelin Gidak ematen dituen "hiru izarrak" dituena: lehena 1982an, bigarrena 1988an eta hirugarrena 1996an.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nadia Santini 1953an jaio zen, San Pietro Mussolinon, Veneton. Milango Unibertsitatean zientzia politikoak eta elikadura-zientziak ikasita, bere senarra izango zenaren birramonarekin, Teresarekin, eta Bruna amaginarrebarekin, ikasi zuen kozinatzen.[2] Senarra eta bien artean, familiaren taberna munduko erreferentzia gastronomiko bihurtu dute.[3]
Sukaldaritza-filosofia bat garatu zuen jatetxe txiki baten ideiaren inguruan, esanez: "Uste dut ezinezkoa dela emakume batek 100 pertsona artatzen dituen sukalde bat zuzentzea. Ezin diot plater bati bihotza eman 30 baino gehiago sukaldatzen baditut. »[4]
1974an, Antonio Santini senarrarekin batera, Dal Pescatore jatetxea berreskuratu zuen, 1926an senarraren aitonak ireki zuena, Italiako urrezko triangeluan, Canneto sull'Oglion, Mantua probintziako udalerri txiki batean.
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nadia Santini izan da Michelinen "hiru izarrak" lortu dituen Italiako lehen emakume sukaldaria.[5][6]
2013ko emakume sukaldaririk onena izendatu zuen Restaurant aldizkariak, eta urte hartako The World's 50 Best Restaurant aldizkariaren Veuve Clicquot saria irabazi zuen. Aurretik, Anne-Sophie Pic frantziarrak eta Elena Arzak euskal herritarrak irabazi zuten.[7] 1999an, Nadia Santinik, Luisa Marelli Valazzarekin batera, Nazioarteko Gastronomia Akademiaren sari nagusia jaso zuen.[8]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antonio Santiniren aiton-amonek, Antonio eta Teresa Santinik, 1926an Vino e Pesce 'osteria' sortu zuten. Haien seme Giovannik espezialitatetzat arrain frijitua eta aitak ekoitzitako lambrusco ardoa dituen etxea iraunarazi du. Vino et Pesce Dal Pescatore ("Arrantzale-enea") bihurtu zen, Antonioren lehen ofizioaren omenez.
Nadia Santiniren sukaldaritza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Parma, Cremona eta Mantua artean, Oglio hegoaldeko parke naturalean, Po ibaiaren lautadaren bihotzean, hogeita hamar bat bazkaltiarrentzako jatetxeak inguruko baliabideak aprobetxatzen ditu: lehenik, vialone nano arroza eta ur gezako arrainak, baita familia-baratzea ere.
Nadia Santinik Frantziako mahaietan (Troisgros, Paul Bocuse, etab.) bizi izan zituen emozio handietan inspiratutako platerak konposatzen ditu, Gualtiero Marchesiren tradizioari eta “Italiako sukaldaritza berriari» jarraikiz.
Pasta betea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tortelli di zucca pastak, gurinezko eta parmesanozko kuiatxo-tortelliniak, Mantua auzo-hiriko enblematikoak eta zeinen errezeta hiru belaunalditan zehar transmititu den, bere espezialitateetako bat dira, baita agnolini in brodo all'anguilla alle braci-ak ere (aingira erregosien salda batean); horiek dira Nadia Santinik pasta beteak maitatzearen eta Oglioren lacustre-baliabideen arteko lotura marka.
Arraina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Santinitarrek fineziaz prestatzen dituzte ur gezatako arrainak. Etxeko plater izarretako bat, anguilla in carpione al profumo di arancia (aingira eskabetxetan laranja lurrinekin), Italiako antzinako sukaldaritza tradizio baten barruan kokatzen da.
Parmigiano reggiano
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nadia Santinik, landa-ingurunean hazia, Parmigiano Reggiano ezagutzen eta praktikatzen du. Parmesanoa erabiltzen du bere errezetan askotan. Berak asmatuak dira parmesano-teilak.
Ardoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jatetxeko ardo-karta munduko onenen artean dago, eta ardogintzako eskualde handi guztiak daude ordezkatuta. Lambrusco ardoaren gainean eramandako jatorrizko errotulua errespetatuz, Santinitarren laugarren belaunaldiak esperientzia gastronomikoa cantinaren (upategia) eta plateraren arteko bidaia osotzat hartzen du.
Sona
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2010ean, Lutz Hachmeister zinemagile alemaniarrak Three Stars izeneko dokumentala egin zuen telebistarako, non Nadia Santini agertzen zen Michelin izarra zuten beste jatetxe batzuetako sukaldariekin batera. Dokumentalean bere agerpena nabarmentzen da; kritikariek honela deskribatzen dute: "Bere nortasun erradiatzailea eta errezetak, lankideak eta bezeroak elikatzeko egiten duen Mundu Zaharrerako hurbilketa leuna dira sukaldari-zientzilariek zuzendutako sukalde frenetiko eta gatazkatsuei ematen dien kontrapuntua".
Nadia Santini beste chez batzuek estimatzen dute, besteak beste, Anne-Sophie Pic chef frantsesak "aparteko" eta inspirazio gisa deskribatu zuen; Angela Hartnett chef britainiarrak bere "heroietako" bat bezala deskribatu zuen.
Bizitza pribatua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nadia Santini Antonio Santinirekin ezkonduta dago; biek lan egiten dute Santini jatetxean, baina harreran, sukaldean baino gehiago. Milango unibertsitatean ezagutu zuten elkar.[9] Nadia eta Antonioren seme-alabak familiaren jatetxean sartu ziren: Giovanni sukaldean amaren ondoan; Alberto, sommelierraformakuntzaz, aitaren ondoan jangelan, Valentina bere emaztearekin batera.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Hopkinson, Simon (5 juillet 1997), "Star Struck". The Independent. consulté le 18 août 2012.
- ↑ F.-R. Gaudry, p. 95
- ↑ F.-R. Gaudry, p. 95
- ↑ Ferguson, Euan. (25 March 2007). «Michelin women» The Observer.
- ↑ Dal Pescatore. The Worlds 50 Best Restaurants (kontsulta data: 18 août 2012).
- ↑ Reuters. (2018-12-03). «This chef is the first US woman to receive three Michelin stars» New York Post (kontsulta data: 2020-07-29).
- ↑ Marie-Laure Makouke. (11 avril 2013). «Nadia Santini est la « Meilleure chef femme du monde » de l'année 2013» terrafemina (kontsulta data: 2017-02-03).
- ↑ (Italieraz) Gastronomia: l'Academie premia due chef italiane, adnkronos.com, le 3 juin 1999.
- ↑ "Star Chefs". Lavazza. consulté le, 18 août 2012.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- La cucina di Nadia e Antonio Santini, Ed. Giunti Gruppo Editoriale, ISBN 8-8090-2326-9
- François-Régis Gaudry avec Alessandra Pierini, Stephane Solier, Ilaria Brunetti, On va déguster l'Italie, Vanves, Hachette Livre (marabout), 2020, 464 p. (ISBN 978-2-501-15180-1).