Edukira joan

Pantxix Bidart

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pantxix Bidart

Bizitza
JaiotzaHazparne, 1971 (54/55 urte)
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakabeslaria eta musikaria

Pantxix Bidart (Hazparne, Lapurdi, 1971 - ) abeslari eta musikari euskalduna. Hainbat taldetan hartu du parte eta bakarkako diskoa ere atera du[1].

1980. hamarkadan hainbat rock taldetako partaidea izan zen; Mister Saguak, Txingoma II, Buzz de Culasse...[2]

Bretainiara joan zen eta han folk doinuak ezagutu ondoren Ar Vro Bagan antzerki konpainiarekin bakarkako abeslari ibilbidea hasi zuen[2]. Euskal Herrira itzuli zen eta 1998an Elaudi taldearen sortzaileetako bat izan zen. Folk musika jorratzen zuen eta hamar urtetako ibilbidean hiru disko atera zituen. Aldi berean herrikidea duen Koldo Ameztoi ipuin kontalariarekin hiru ikusgarri sortu zituen[3] eta Itxaro Bordaren errezitaldietako musikaria ere izan zen[2].

Beste hainbat proiektu ere sortu zituen; Kako Cavaliérekin Borroka bikotea sortu zuen, Thierry Carrèrerekin Elebi eta Alexis Therain gitarristarekin bi disko atera zituen, Pantxix Bidart eta Alexis Therain bikote gisa azalduz.

Behi Bideko Andere Xuriak edo BBAX polifonia taldearen sortzailea eta partaidea ere bada eta hiru disko atera dituzte[4].

2020an bakarkako lehenengo diskoa atera zuen, eHe (errare Humanum est), eta 2023an "Elimberri" singlea atera zuen Primael Montgauzirekin batera[5].

Mister Saguak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Rock eta Kitto (1995, ZTK/IZ)[6]

Pantxix eta Alexis

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Behi Bideko Andere Xuriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bakarkako ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • eHe (errare Humanum est) (2020, Belarri)[14]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ ««Gero eta gehiago bueltatzen ari naiz ene gurasoei entzun abestietara»» Berria 2012-05-29 (kontsulta data: 2023-11-29).
  2. 1 2 3 «Pantxix» Belarri (kontsulta data: 2023-11-29).
  3. ↑ «Koldo Amestoy, aurkezpena» Koldo Amestoy 2012-03-13 (kontsulta data: 2023-11-29).
  4. ↑ «Behi Bideko Andere Xuriak - Distortsioen munduan» kanaldude.eus (kontsulta data: 2023-11-30).
  5. ↑ «Elimberri» www.badok.eus (kontsulta data: 2023-11-29).
  6. ↑ (Ingelesez) Mister Saguak - Rock Eta Kitto. 1995-03-23 (kontsulta data: 2023-11-29).
  7. ↑ Gizonak balaki. (kontsulta data: 2017-12-14).
  8. ↑ Denborarena. (kontsulta data: 2017-12-14).
  9. ↑ Metamorfosia. (kontsulta data: 2018-03-08).
  10. ↑ Hamalau. (kontsulta data: 2018-03-08).
  11. ↑ Berria.eus. «Herri kantekin jostetan» Berria (kontsulta data: 2018-02-21).
  12. ↑ Distortsioen munduan. (kontsulta data: 2018-02-21).
  13. ↑ elkartea, IPARLA BAIGURA KOMUNIKAZIOA. (2020-05-13). «Behi Bideko Andere Xuriak taldeak badu disko berria» Kazeta.eus (kontsulta data: 2023-11-29).
  14. ↑ «eHe (errare Humanum est)» www.badok.eus (kontsulta data: 2021-01-05).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]