Edukira joan

Sikasso

Sikasso
ߛߌߞߊߛߏ߬
hiri handia
Administrazioa
Estatu burujabe Mali
Maliko eskualdeSikasso eskualdea
Izen ofizialaSikasso
Jatorrizko izenaߛߌߞߊߛߏ߬
Geografia
Koordenatuak11°19′N 5°40′W / 11.32°N 5.67°W / 11.32; -5.67
Mapa
Azalera400 km²
Altitudea410 m
Demografia
Biztanleria213.977
Dentsitatea535 bizt/km²
Informazio gehigarria
SorreraXIX. mendea
Hiri senidetuakBrive-la-Gaillarde

Sikasso[1] (bamanankanez: ߛߌߞߊߛߏ‎, Sikaso) Mali hegoaldeko hiria eta izen bereko eskualdearen hiriburua da. Portu garrantzitsua du eta 1877 eta 1898 artean Kénédougouko Erresumako hiriburua izan zen.

2009ko erroldaren arabera, Maliko bigarren hiririk handiena da, 225.753 biztanlerekin.[2] Etnia nagusiak banbara, senufo, bobo eta minianka dira.

Sikasso Bamakotik 375 kilometrora, Boli Kostako mugatik 100 kilometrora eta Burkina Fasokotik 45 kilometrora dago. Itsasbazterreko (Togo, Benin, Ghana, Boli Kosta) eta itsasgabeko (Mali, Burkina Faso) herrialdeen arteko bidegurutzea da.

Hiriak negu lehorreko sabanako klima dauka (Aw Köppen klima sailkapenaren arabera). Urtaro euritsuan, maiatzetik urrira, euri ugari egiten du, eta horrek nekazaritza ekoizpena segurtatzen du.

    Datu klimatikoak (Sikasso)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 33.6 36.2 37.6 37.4 35.9 33.1 30.9 30.1 31.3 33.6 34.5 33.1 33.9
Batez besteko tenperatura (ºC) 24.0 27.0 29.5 30.6 29.7 27.7 26.1 25.1 26.1 27.4 25.9 23.6 26.9
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 14.5 17.9 21.8 24.4 24.0 22.3 21.4 21.3 21.1 21.4 17.9 14.6 20.2
Pilatutako prezipitazioa (mm) 1.1 3.3 12.9 45.0 94.6 152.0 235.7 298.6 193.2 72.7 11.2 1.9 1122.2
Iturria: World Climate[3]


Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]