Zidrondo
| Zidrondo | |
|---|---|
| Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
| Sailkapen zientifikoa | |
| Erreinua | Plantae |
| Ordena | Sapindales |
| Familia | Rutaceae |
| Leinua | Citreae |
| Generoa | Citrus |
| Espeziea | Citrus medica |
| Datu orokorrak | |
| Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | zidra, citron smell (en) |
Zidrondoa (Citrus medica) errutazeoen familiako zuhaitza, limoiondoaren antzekoa.[1] Haren fruitua zidra da. Fruituagatik kultibatzen da, gozogintzan, elikagaigintzan eta lurringintzan[2] erabiltzen baita. Europan ezagutu zen lehen zitrikoa izan zen, jada Erromatar Inperioaren garaian deskribatu baitzen.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zuhaitz edo zuhaixka txikia da, hostoiraunkorra, 2,5 m inguruko altuerakoa, enbor bihurrikoa eta adakera trinko eta zurrunekoa. Hostoek peziolo laburrak dituzte, eta bakunak dira, txandakatuak, eliptikoak eta lantza-formakoak, 18 cm-ko luzerainokoak; gainaldea berde iluna da, eta limoi-usain bereizgarria dute. Loreak hermafroditak dira, usaintsuak, handiak, zuriak edo purpura-kolorekoak, eta luku txikiak eratzen dituzte. Loreek 4 edo 5 petalo dituzte, eta 30-60 lorezil.
Fruitua hesperidio bat da, luzanga edo globo-formakoa, 30 cm-ko diametrorainokoa. Azal lodia du, mamitsua, endokarpoari atxikia, kolorez horia edo berdexka, eta askotan zimurra. 10-15 karpelo ditu, tenteak, zuku gutxikoak; gozoak edo azidoak dira, barietatearen arabera. Haziak ugariak eta txikiak izaten dira, leunak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.
- ↑ «Духи с запахом цитрусов - Лучшие цитрусовые парфюмы с фото - Описания духов с ароматом цитрусов - Цитрусовая парфюмерия.» citrusfragrances.ru (kontsulta data: 2025-04-08).