Edukira joan

Mitema

Wikipedia, Entziklopedia askea
Claude Lévi-Strauss

Mitema, mitologia alorrean, mitoaren narrazioan zati txikiena, nolabait, unitatea da. Unitate hori, gainera, konstantea da, hau da, beste mitoetan ere antzeko moduan ager daiteke. Mitema hizkuntzaren beste unitateen gainean agertzen da: fonema, morfema, semema eta identifikatu daitezke, esaldi gutxi batzutan laburbiltzeko moduan.[1] Mito desberdinetan mitema antzekoak edo berdinak ager daitezke; horrek antzeko iturritik datozela adierazten du. Adibide bat Adonisen eta Osirisen mitoak izan daitezke. Biak hil eta berriro jaiotzen dira eta landarediaren zikloarekin daude harremanduak.

Mitemen egitura horietatik abiatuta, mitoen filogenia (kontakizunen arteko ahaidetasun-loturak) bat ezar daiteke, biologian izaki bizidunen zuhaitz genealogikoa berreraikitzeko egiten den bezala.[2]

Mitoaren arazoa Lévi-Straussentzat da, mitoa ezin dela sailkatu. Ezin dira taxonomiak ezarri bertatik abiatuta, motak bereizi edo sekuentziak ezarri. Hori horrela da mitoak egitura konplexua duelako. Mito bat, mito isolatu batez hitz egin badaiteke, multzo bat da, baina multzo horren elementuak ezin dira sekuentzia lineal batean ordenatu. Ediporen mitoa bezalako mito batek, Lévi-Straussek bere Antropologia Estrukturalean aztertua, matrize baten egitura du. Mito batek errenkadetan eta zutabeetan ordenatzen ditu bere elementuak, eta, aldi berean, sekuentzia horizontalak eta bertikalak lor daitezke deskonposatzen denean. Hori dela eta, oso konplexua da. Baina, aldi berean, mitemez osatutako mitoa ez dago inoiz isolatuta, mitemak hizkuntza baten fonemak bezalakoak dira, sistema bat osatzen dute; horregatik, A mitoaren mitemen eta B mitoaren mitemen arteko konexio kopurua oso handia izan daiteke; gutxienez, gutxienez, A-ren mitemen eta B-ren mitemen arteko biderkadura izango litzateke. Baina, era berean, A mitoa, B-rekin ez ezik, C, D ... N mitoen mitemekin ere lotzen denez... Orduan, sistema mitiko baten mitemen arteko konexio-kopurua oso handia izan daiteke, agorrezina.[3]

Jose Manuel Losada Goya irakaslearen "Nociones de terminologia mitocrítica" lana jarraituz:

Ediporen mitoan, adibidez:

  • ama eta semearen arteko harreman handiegi dago.
  • aita eta semea arteko harremana antinomikoa da.
  • heroiak munstro bat menderatzen du.

Mitema hauek beste mitoetan ere agertzen dira. Badira, bestetik, beste elementu batzuk (amaren buruaz beste egitearena edo nahita itsututa gelditzearena esaterako) bigarren mailakoak direnak, anekdotikoak; horiek ez dira mitemak.[1]

Kontzeptuaren garapena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Vladimir Proppentzat ipuin bakuna zen oinarrizko azterketaren unitatea. Mitemak txikiagoak dira, oinarrizkoagoak. 1950. hamarkadan Claude Lévi-Strauss azterketa linguistikoaren teknika hau mitoen azterketan erabili zuen. Bera sortu zuen "mythème" kontzeptua; haren ikuspuntutik sistema linguistikoaren esanahien azterketa eta mitoena oso antzekoa zen. Roman Jakobsonek iritzi hau zalantzan jarri zuen, mitema berez esanahirik ez duela esanez; esanahia ezterketa soziologian agertzen da. Lev Manovichek ere "sema" eta "mitema" kontzeptuak erabili zituen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 Losada Goya, José Manuel (210) Nociones de terminología mitocrítica ACIS. Gurpo de Investigación de Mitocrítica. Madrilgo Unibertsitate Konplutensea
  2. (Frantsesez) d'Huy, Julien. (2014-07-23). «La généalogie des mythes» Pourlascience.fr (kontsulta data: 2025-11-10).
  3. Bermejo Barrera, José Carlos. (2003). «Introducción a la lógica de la comparación en mitología» Gallaecia: revista de arqueoloxía e antigüidade (22): 471–486. ISSN 0211-8653. (kontsulta data: 2026-07-05).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]